Astekaria

Orri honetan IKT ikasgaian praktiketan astero lantzen duguna biltzen da:



2014ko urriaren 23a
Gaur, klasea hasi bezain pronto bloga zabaldu dugu eta probako hainbat proba sortu ditugu. Bertan, bideo eta irudi batzuk igo ditugu.



2014ko urriaren 24a

Aurreko egunean hasitako blog-arekin jarraitu dugu eta hura nola erabiltzen den ikasi dugu. horretarako, orriak zabaldu ditugu, esketak jartzen ikasi dugu, erlojua jarri diogu eta beste hainbat ezaugarri eta aukera ikusi ditugu. Bakoitzak aukeratutako gaia aurrera eraman dugu informazioa bilatzen.



214ko urriaren 30a

Gaur, bloga pixka bat landu eta osatu ondoren jarduera bat egi dugu. Jarduera horretan, irakaskuntza eta hezkuntzarekin lotutako blogak aztertu ditugu banaka, eta bertan blog-ek ezkuntzan duten hainbat erabilpen ikusi ahal izan ditugu. Blog-en hainbat aspektu aztertu ditugu antolamendua, funtzionamendua eta erabilera adibidez. Ikusi dugu blog-en arteko desberdintasunak anitzak direla eta modu askotan antolatu eta landu ahal direla.



2014ko urriaren 31a

 Aurreko egunean hasitako jarduerarekin jarraitu dugu. Lehenik eta behin banaka aztertutakoa eta ataratako informazioa taldera eraman dugu taldekideei azalduz. Ondoren, banakako iritzi eta informazio guzti hori kontuan hartuta taldeko hausnarketa bat egin dugu eta "bubble" programa erabiliz ideia horiek modu eskematiko batean antolatu ditugu modu ulergarri batean. Geroago eskema horrekin ikaskide guztien aurrean azalpena eman behar izan dugu egindakoa azalduz. Jarduera hau oso interesgarria eta aberasgarria iruditu zait blog-en erabilera eta antolamendu desberdinak ikusi eta aztertu ditugulako.



2014ko azaroaren 14a

Gaur, hausnarketa desberdinak egiten ibila gara gai desberdinen inguruan. Alde batetik, "taldeen abantaila eta desabantailak" gaiaren inguruan hausnartu dugu, esan dugu taldean aritzeak abantail eta desabantaila ugari dituela banaka lan egitea bezala eta honak hauek aipatu ditugu adibidez: taldekidee guztiek ez dute lan egiten, beti dago  besteek baino gutxiago egiten duen taldekide bat, erabakiak hartzeko zailtasunak daude iritzi desberdin asko daudelako eta abar.
Bestetik, "los jetan y los pasotas" testua landu dugu eta bertan bi pertsona mota horien inuruan hitz egiten ibili gara, eta ezaugarri hprietako kide batekin zer egin daitekeen eztabaidatu dugu. Gure ustez, oso zaila da kide hori taldetik botatzea baina askotan hori da arazoa konpontzeko bide bakarra naiz eta zaila izan.



2014ko azaroaren 20a

Ostegun honetan, IKT-ko proiektuarekin hasi gara. Lehenik eta behin irakasleak proiektua aurkeztu digu. Egun honetako egin beharrekoa,  proiektuarek egoeraren azterketa egitea izan da eta bertako elementu guztiak mapa kontzeptua batean antolatu ditugu. Ondoren, gaiaren inguruko irtenbide eta hipotesiak planteatu ditugu, hau da gure ustez zergatik gertatu den eta arazoa konpontzeko zer egin daitekeen galderen erantzunak azertu ditugu.
Egindako proiektuaren inguruko lan gutia sites batean jarri dugu (Ohana izenekoa) Ematekoak izeneko orrian eta bukatzeko gaurko akta bete eta bertara igo dugu.



2014ko azaroaren 21a

Gaurko egunean, IKT-en eta giatasun digitalari buruzko gaiarekin aritu gara eta horretarako informazioa bilatu dugu eta 3.ematekoa egitera ekin diogu. Hontean, gaiari buruzko mapa kontzeptual bat egi dugu "popplet" izeneko programarekin. Gure kabuz bilatutako informazioaz gain, irakasleak bideo ba jarri digu gaiaren inguruan Jordi Adellen gaitasun digitalei buruzko bideoa. 
Guzti horretaz aparte, plataforma berri bat ikasi dugu, Delicious izeneko pataforma. Plataforma horretan, interesgarriak iruditzen zaizkigun linkak biltzen ditugu. Beraz, kontu bat zabaldu dugu hori erabili ahal izateko.
Azkenik, informazioa guztia eta gaur egindako lan guztia sitesean antolatu dugu.



2014ko azaroaren 27a

Gaurko klase praktikoan gure proiektuarekin jarraitu dugu, baina gaur banaka egin dugu lan. IKT-ak eskolan duten aplikazioari buruzko informazioa jaso dugu eta aurreko egunean banaka azertutako blog do web orritik aterataka informazioa guztiarekin word batean taula bat bete dugu informazioa sailkatuz. Gure iritziak eta ikuspuntak eman ditugu eta taldearekin elkarbanatu ditugu.



2014ko azaroaren 28a

Aurretik aztertutako materiala komunean jarri dugu eta proiektuarekin jarraitu dugu. Horretarako egoera berdefinitu dugu datu zehatak ipiniz eta eskolan egin dugun praktiketan oinarrituz eskolaren informazioa eta ezaugarriak idatzi ditugu.
Azkenik, taldekideen artean azkenengo ematekoari begira hizketan ibili gara eta pentsatzen joan gara nola txertatu ahal ditugun IKT-ak gure eskolan eta ikasgelan. Ideiak bota ditugu hiruron artean eta zerrenda bat osatu dugu.



214ko abenduaren 11a

Gaur, azkenengo ematekoa egiteko aurretik zerrendatutako ideia horiek garatu ditugu, IKT-ak ikasgelan sartzeko erabiliko diren materialak zehaztu ditugu, zein arlotan erabiliko ziren eta zeintzuk izango ziren lortu nahi izango genituen helburuan idatzi ditugu. Gainera, gehiago sakondu dugu eta umeek gelan eraboliko luketen blog-aren adibidea sortu dugu.



2014ko abenduaren 12a

Ostiral honetan, azkenengo ematekoa bukatzeari ekin diogu eta ondo egin dugu lan horregatik, ia-ia bukatu dugula esan dezakegu eta hurrengo egunean aurkezpena prestatu ahal izango dugula.



2014ko abenduaren 18a

Gaur, lan asko egin ostean gure proiektuarekin bukatu dugu. Dena bukatu ondoren, aurkezpen prestatzen ibili gara eta horretarako, prezi bat sortzea erabaki dugu bertan proiektuaren ideia nagusiak ipiniz eta gure azalpena azaltzen laguntzeko ideiarekin egin dugu. Azkenik dena prest zegoelarik hiruren artean informazioa banatu dugu hurrengo eguenean bakoitzak berea esateko eta azalpena ahalik eta ondoen eta argien giteko.



2014ko abenduaren 19a

Heldu zaigu eguna, gure lan gogorraren aurkezpena egiteko ordua. Jende gutxiren aurrean egin dugu baina urduritasuan bertan egon da, ondo egin dugula esan dezakegu.

Gaur, aurkezpenen eguna izateaz aparte, IKT ikasgaiko azken eguna ere bada guretzat eta esan behar dut oso esperientzia ona eta aberasgarria izan dela. Aurretik gai honi buruz gauza gutxi nekien eta hora gheiago dakidala esan dezaket, edo behintzak IKT-en garrantsia handia del aikasi dut eta gure etorkizunari begira, irakasle moduan IKT-ak ikasgelan sartzea funtzezkoa dela uste dut. Beraz, erabil ditzagun IKT-ak modu askotako erabilpena dute eta.

















iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina