2014(e)ko abenduaren 13(a), larunbata

KUALITATE FISIKOA


 Gure artean dagoen kontzeptu bat argi naiko nuke askotan erabiltzen dugulako baina zer den ondo jakin gabe. Horretarako definizio zehatz bat emango dizuet eta ondoren kualitate fisiko desberdinen sailkapena ikusiko dugu.


KONTZEPTUA: 

Kualitate fisikoak, gorputz mugimendu mota guztiak egiteko aukera ematen diguten eta oinarri anatomikoa eta fisiologikoa duten zenbait ahalmen dira, zeinak neur daitezke eta entrenamendu egokiaren bitartez hobetu.




SAILKAPENA:



Bi multzo bereizten dira: OINARRIZKO kualitate fisikoak, batetik eta kualitate fisiko ERATORRIAK bestetik. Oinarrizko kualitate fisikoak lau dira: ABIADURA, INDARRA, ERRESISTENTZIA eta MALGUTASUNA. Oinarrizkoak direla esan ohi da, beste kualitateak hauengatik eratorriak direlako, oinarrizko kualitate fisikoen menpe edo ondorio direlako. Potentzia (definizioz, esfortzu edo lan fisikoa denbora laburrean egiteko ahalmena), adibidez, kualitate fisiko eratorria izango litzateke, indarra eta abiadura aurresuposatzen dituelako. 

 Hemendik aterata. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina