2014(e)ko abenduaren 19(a), ostirala

IKT-ak HEZKUNTZA FISIKOAN

                                                                                       




https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEhe9iCZLTgD8k-_PuWNzvvpWG3AxLo1sTU-7xpjALj1eP4kf1SNcDBIhb34gqgtSj0Zi8Wm6xeIZ4KAb1uBC6gxunkEDC053duZgC6WqNUcyU4a9AicrSu1Ljr8_FL6D1TwpX1ZrKH3Ng0/s320/TICBALONCESTO%5B1%5D.jpg


 Gaur egun, teknologia berrien aurrerakada dela eta saiatzen ari da hezkuntzako area guztietan ezartzen era eraginkorrean. Hori dela eta eskola batzuetan ikt-ak erabiltzen hasi dira hezkuntza fisikoko arloan.


Agian, zaila da imaginatzea nola erabili ahal ditugun teknologia berriak hezkuntza fisikoan baina baliabide gisa izatekotan lana askoz azkarrago eta antolatuagoa suerta daiteke. Hau lortzeko, ezinbestekoa da erabiltzen dugun materiala egokia izateaz gain horren bidez lortu nahi duguna argi izatea. Internetek eskaini ahal dituen aukerak hezkuntza fisikoko irakasle eta ikasleei ezagutu behar dira, material informatikoak irakasleek eskura izatea eta informazio hori modu eraginkorrean erabiltzen jakitea.



2014(e)ko abenduaren 17(a), asteazkena

JOKOA EDO JOLASA



Jokoak eta jolasak baliabide didaktiko modan erabiltzen ditugunean, kontuan izanbehar dugu argi euki behar dugula zer nolako baloareak bultzatu nahi ditugun eurekin. "Jokoak" konpetibitatea bultzatzen du, "jolasak", aldiz, elkarlana eta kolaborazioa. Beraz, argi izan behar dugu gelan lortu nahi duguna eta horren arabera jokoa edo jolasa aukratu.

Helbide edo link hauetan gelan erabil daitezkeen hainbat joko eta jolas auki daitzeke:

 



2014(e)ko abenduaren 15(a), astelehena

JARDUERA FISIKOA

Zer da jarduera fisikoa? zintzuk dira jarduera fisikoaren onurak? Sailkapenik ahal dago?

Bideo honetan jarduera fisikoari buruzko informazio erraza topa ditzakezue kontzeptua argi euki dezazuen.
Hona hemen youtubetik ataratako bideoa:

 

2014(e)ko abenduaren 13(a), larunbata

KUALITATE FISIKOA


 Gure artean dagoen kontzeptu bat argi naiko nuke askotan erabiltzen dugulako baina zer den ondo jakin gabe. Horretarako definizio zehatz bat emango dizuet eta ondoren kualitate fisiko desberdinen sailkapena ikusiko dugu.


KONTZEPTUA: 

Kualitate fisikoak, gorputz mugimendu mota guztiak egiteko aukera ematen diguten eta oinarri anatomikoa eta fisiologikoa duten zenbait ahalmen dira, zeinak neur daitezke eta entrenamendu egokiaren bitartez hobetu.




SAILKAPENA:



Bi multzo bereizten dira: OINARRIZKO kualitate fisikoak, batetik eta kualitate fisiko ERATORRIAK bestetik. Oinarrizko kualitate fisikoak lau dira: ABIADURA, INDARRA, ERRESISTENTZIA eta MALGUTASUNA. Oinarrizkoak direla esan ohi da, beste kualitateak hauengatik eratorriak direlako, oinarrizko kualitate fisikoen menpe edo ondorio direlako. Potentzia (definizioz, esfortzu edo lan fisikoa denbora laburrean egiteko ahalmena), adibidez, kualitate fisiko eratorria izango litzateke, indarra eta abiadura aurresuposatzen dituelako. 

 Hemendik aterata. 

2014(e)ko abenduaren 12(a), ostirala

2014(e)ko abenduaren 4(a), osteguna

HEZIKETA FISIKOAREN GARRANTZIA

Hik Hasi aldizkarian publikatutako artikulu honetan heziketa fisikoak duen garrantzia azaltzen da hau da, psikomotrizitatea umeengan dueb garrantzia eta euren garapenean duen eragina.

HIK HASI: Heziketa Fisikoaren balioa

2014(e)ko abenduaren 2(a), asteartea

JARDUERA FISIKOA ETA OSASUNA

Badakigu elikaduraren garrantzia umeengan oso handia dela. Beraz, hezkuntzak esku-hartze handia du gai honetan eta horretarako, ikastetxeetan garrantzia eman behar zaio jarduera fisikoarekin lotuz. Komeni da haurrei elikagaiek zertarako balio duten eta nondik datozen azaltzea, elikadura on baten giltzarria osasuna dela argi eta garbi utzita. Datuen arabera, haur eta gazteen %40k aholkatzen dena baino pisu handiagoa du. Egoera honi aurre egiteko, eskola-ikastolak, familiak eta haurrak bat egin behar dute, erantzukizuna guztiona izanik.

http://www.euskonews.com/0261zbk/gaia26101eu.html

http://elikadura.blogspot.com.es/

2014(e)ko abenduaren 1(a), astelehena

SARRERA

Ni EHU-ko Magisteritza Eskolako Lehen Hezkuntzako 2.mailako ikaslea naiz eta IKT ikasgaian blog bat zabaltzea eskatu digute, honako hau da nirea. Hezkiketa Fisikoa eta osasuna da nik aukeratu dudan gaia. 
Ni futbol jokalaria naiz eta txiki txikitatik kirol desberdinak egin ditut, beraz, niretzako umeek kirola egitea oso garrantzitsua da eta ez soilik osasunerako, euren garapenerako ere. 
Hortaz, blog honetan kirola eta umeei buruzko informazioa aurkituko duzue bideo, argazki eta sarrera desberdinen bidez.

Espero dut zuen gustokoa izatea!